ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Xedea, Ikuspegia eta Balioak

XEDEA

Elizbarrutiaren Fundazioak 1984an irabazi asmorik gabeko erakunde pribatu gisa eratu zuen IZAN Fundazioa, drogamenpekotasunen tratamenduen esparruan denetariko jardunbide eta zerbitzuen sorkuntza, garapena eta hobekuntza sustatzeko, eratu ere. Hartara, Gizakia Helburu proiektuaren irekitzea bultzatu zuen, drogamenekoen eta haien senideen arreta integralerako.

1997an ekinbide-esparrua zabaldu eta Norbera programa sortu zuen, arrisku edota babesgabetasun egoeran dauden nerabeen eta haien senideen arazoei heltzeko, sortu ere.

Zerbitzuak eskatzen dituen edonori egiten zaio arreta, haren sexua, arraza, sinesmena, osasun mental edo fisikoaren egoera, gizarte-bazterketa maila nahiz arazo judiziala zeinahi dela ere.

IKUSPEGIA

Gure barneko egoerari eta ingurukoari azterketa bat egin eta gero, bi urteren buruko epeari begira (2105-16), Organizazioaren Ikuspenak garamatzan eszenarioa honako hau da:

ERANTZUTEA

-Finantzatzen gaituzten instituzioen eskakizun gero eta handiagoei.

-Ibilbide Tradizionalaren Gizarteratze fasea behin betiko finkatu beharrari.

SENDOTZEA

- Programen emaitza terapeutiko-hezitzaileei.

- Erabiltzaileen eta haien senideen asebete-maila handiei.

- Oreka ekonomikoari eta iraunkortasunari.

PROIEKZIOA

 - Gizartean ikusgaitasun handiagoa eta hobea lortzea, inguruan txertaturiko organizazio konpromisoduna garenez gero.

BALIOAK

Elkartasuna: Izan Fundazioko kide izateak norbanakoaren konpromisoa dakar, taldeko partaide guztiek egiten duten lanarekiko babesa senti dezaten eta gainerakoen beharrizanei erreparatu eta konpontzen lagun diezaiegun.

Talde-lana: Gure metodologiaren funtsezko oinarria da. Elkarrekin ditugun helburuak erdietsiko baditugu, lantaldeetan parte-hartzea eskubide eta era berean betebeharra daukagu kideok.

Norbanakoaren autonomia: Pertsonen konpromisoa beharrezkoa da, nork bere ekimenez bere lana garatu eta bere erabakiak har ditzan, erabakion erantzukizuna bere egiten duelarik.

Baikortasuna: Errespetuan eta pertsona guztiek beren buruak garatzeko gaitasuna dutelako konfiantzan oinarritzen da harreman terapeutikoa.

Disponibilitatea: Jarrera baikorra, betiere antolakuntzaren eta jardunbide profesionalaren berezko beharrizanei erantzun egokia ematearren.

Koherentzia: Antolakuntzaren Xedearekin bat datorren jarrera pertsonala edukitzeko konpromiso indibiduala.

Sareko lana: Sinetsita gaude behar-beharrezkoa dela elkarren artean koordinatzea eta gure esku-hartze esparruan diharduten gainerako profesionalekin elkarlanean aritzea.

Banatu: