ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Jatorria

Gipuzkoan heroinaren kontsumoa izugarria zela ikusita, eta heroina‑kontsumitzaileei arreta emateko baliabide espezializaturik ez zegoela ikusita, 1983an Donostiako Elizbarrutiak gazte toxikomanoei eta euren familiei laguntzeko zerbait egin behar zela ohartarazi zuen. Erromako Ce.I.S. erakundearekin (Italiako Elkartasun Zentroa) eta “Progetto Uomo-ko” sustatzaileekin harremanetan jarri ondoren, IZAN Fundazioa sortu zen, Gipuzkoan Gizakia Helburu, Drogazaleak Errehabilitatzeko Programa sustatzeko helburuarekin.

Bere xedea lortzeko jardunean, IZAN Fundazioak Programa hauek garatzen ditu:

  • GIZAKIA HELBURU, Drogen kontsumoak eragindako arazoen tratmendurako programa.
  • NORBERA, arrisku egoeran edo babesik gabe dauden nerabeak laguntzeko progama.

1984ko ekainaren 28an eratu zen IZAN Fundazioa Donostian, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun osoa duen erakunde gisa. Irabazi‑asmorik gabeko erakunde pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak aitortutako estatutu propioak ditu eta Eusko Jaurlaritzako Fundazio eta Elkarteen Erregistroan izena emanda dago (G-23 zk.). Halaber, onura publikoko erakunde gisa aitortuta dago. IZAN Fundazioak sustatutako programak doakoak dira eta fundazio ez‑partidista eta ez‑konfesionala da.