Bapeoa nerabeetan
Bapeoa nerabeen artean oso hedatutako jokabide bihurtu da. ESTUDES 2023 inkestaren arabera, 14 eta 18 urte bitarteko gazteen erdiak baino gehiagok (%54,6) inoiz bapeagailua probatu du, eta laurdenetik gora (%26,3) azken hilabetean erabili du. Gailuek diseinu erakargarriak eta zapore goxo edo afrutatuak dituzte, eta horrek “ezer gertatzen ez delaren” ustea indartzen du.
Norbera programan gero eta nerabe gehiago ikusten dira, bapeagailua egunerokoaren parte dutela. Kezkagarria da, adingabeei salmenta debekatuta egon arren, legez kanpo erosten jarraitzen dutela. Ondorioz, kontsumoaren normalizazioa ematen da.
Kontuan hartu beharreko hiru gako:
1- Bapeoa ez da kalregabea: likido askok nikotina dute, mendekotasun handia sortzen duena.
2- Zapore eta diseinu deigarriek kalterik ez dagoela dirudien irudi faltsua sortzen dute.
3- Tabako kontsumorako atea izan daiteke, eta horrek epe luzeko arriskuak areagotzen ditu.
Bapeoa “moderno” eta “light” dirudi, baina kolorezko ke horren atzean arrisku oso errealak ezkutatzen dira. Prebentzio onena argi hitz egitea da: normalizatzen den guztia ez da normala.