Aisialdi osasungarria eta talde kohesioa: futbolaz harago
Gure Lasaoko Komunitate Terapeutikoko erabiltzaileek aisialdi jarduera berezi batez gozatzeko aukera izan dute: SD Eibar eta UD Las Palmas taldeen arteko futbol partida zuzenean ikustea.
Jarduera hau aisialdi osasungarriaren esparruan kokatzen da, eta ohiko testuingurutik ateratzeko aukera ematen die parte-hartzaileei, esperientzia desberdin bat elkarbanatuz. Halako ekimenek bizikidetza, talde-lana eta laguntasuna indartzen dituzte, baita kontsumotik urrun dauden aisialdi alternatiboen balioa sustatu ere.
Partiduaren emaitzatik harago, benetan esanguratsua da sortzen den giro ona eta talde espiritua. Egun osoan zehar bizitako esperientziek harremanak sendotzen eta talde kohesioa indartzen laguntzen dute.
Horrelako irteerek, une atseginak eskaintzeaz gain, prozesu pertsonal eta komunitarioan ere laguntzen dute. Jarduera hauek zapore oso ona uzten dute parte-hartzaile guztiengan, eta agerian uzten dute zein garrantzitsua den ongizatea eta talde-lotura sustatzen duten aisialdi ekimenak bultzatzen jarraitzea.
