ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

20
URR
2025

Elkarrekin arraunean: kirola, natura eta laguntasuna.

Itxaron, Egoitzazko Alkokoholismo Programan, irteera polita egin berri dugu eguraldi ona aprobetxatuz. Aire zabaleko jarduera batez gozatu genuen, kirola, natura, barreak, laguntasuna eta erronka pertsonalak uztartuz: Santa Klara uhartea kanoan inguratzea.

Esperientzia oso positiboa izan zen denontzat. Hasieran zalantza eta urduritasun batzuk egon baziren ere, hainbat pertsonek beldurrak gainditu eta arraunean hasi ziren taldearen babesarekin. Konfiantza eta dibertsioa eskutik helduta joan ziren.

Uretako jardueraren ondoren, Miramar Jauregira joan ginen eta han askari eder bat partekatu genuen itsasoari begira. Atseden eta gozamenerako unea izan zen, jardunaldia aho zapore onarekin amaitzeko aukera bikaina.

Horrelako esperientziek ohiko ingurunetik irtetearen garrantzia gogorarazten digute, loturak sendotuz eta elkarrekin hazteko aukera emanez, giro lasaiago eta atsegin batean

0

Iruzkinak

Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Azken iruzkinak

Kronologiko-ordena

2013
Urtarrila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: