Ekainberriko kobazulora bixita
Lasaoko Komunitate Terapeutikoko ikasleek Ekainberriko kobazuloa bixitatzeko aukera izan dute. Ekainberri, Ekain-go kobazuloaren erreplika da.
Duela 14.000 urte harkaitzetan egindako margoak ikusi ditugu eta baita bi talleretan parte hartu ere. Lehenengoan, gure arbasoek sua nola egiten zuten eta ikatz-ziri eta okrerekin margotzen ikasi dugu. Bigarren tailerra ehizarena izan da. Ehizaldi baten planta egin dugu lantza eta geziekin.
Jarduera-mota hauek ezaguera berriak ematen dizkiete ikasleei ikasgeletatik kanpo era ludikoago eta errealagoan; Halaber, posible egiten dute ingurune hurbileko leku berriak ezagutzea, jakin-mina eta berari buruzko interesa piztuz.
Komunitaterainoko buelta, sirimiripean oso atsegina Sastarrain erreka hertzetik.
Komunitatetik kanpo egiten diren irteera hauek erabiltzaile askorentzat ezezagunak diren txoko nahiz ibilbideak ezagutzea baliabidetzen dute.