ITXI

Cookiek buruzko informazio garrantzitsua

Webgune honek cookieak erabiltzen beraiek zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzen jarraituz gero, kontuan hartu erabilera onargarria.

Bloga

07
MAR
2018

Dferia 2018

Pasa den astelehenean eskolako erabiltzaile talde bat antzokira joan zen. Dferiak, aukera paregabea eskeintzen du antzerki ona ikusteko eta... azken urteetako ohiturari jarraituz Antzoki Zaharrera gerturatu ginen. "“Dos hermanas” obran, Thèatre des Chimèresen  ekoiztua,  Sophie Bancon eta Catherine Mouriec  dira protagonistak Jean-Marie Broucaret-en  zuzendaritzapean.

"Dos hermanas" komedia bat da, baina baita historia tragikoa ere, ez bakarrik Olivak senarra eta ahizpa hiltzen dituelako zenbait aldiz eta zenbat eratan; horrez gainera, kontua traizioa egitea eta traizioa jasotzea delako. Eta tragedia bati urrun samarretik begiratzen diogun bakoitzean, oinazea algara bihurtzen da, eta biktimak pertsonaia barregarri, geure bizitza gogorarazten digutelako eta gure antza dutelako". Fabio Rubiano egilearen hitzetan.

Dos hermanas sei garaitan gertatzen den komedia bat da, eta traizio horren historia kontatzen du, oso kronologia nahasi batez: gertaeren unean, handik hiru urtera ahizpek elkar ikusten dutenean, hiru urte eta bi hilabete lehenago dena jakin zenean, hilabete lehenago susmoak besterik ez zegoenean, beste hilabete lehenago inolako aztarrenik ez zegoenean, eta hiru eta lau hilabete geroago, itxuraz dena amaitua denean.

 Gure erabiltzaileentzako aukera bikaina antzerkiaren magia ezagutzeko

http://theatre-des-chimeres.com/wordpress/

0

Iruzkinak

Iruzkin bat idatzi

BLOGA HARPIDETZA

Eta zure emaila berriak jaso itzazu.

Datu pertsonalen babesarekiko politika onartzen dut.

Bilatzailea

Azken iruzkinak

Kronologiko-ordena

2024
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua
2013
Urtarrila
Martxoa
Apirila
Maiatza
Ekaina
Uztaila
Abuztua
Iraila
Urria
Azaroa
Abendua

Categorías

Filtra las entradas por su categoría: